Hezkuntza

STR taldeak egin du Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia

'Jagon' izenburua du Bizkaiko taldearen kantak. Ekainaren 4an egingo dute Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Mungian (Bizkaia), Mungialdeko ikastetxe publikoek antolatuta.

2023ko maiatzaren 10a
12:52
Entzun

Gaur aurkeztu dituzte Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia eta biodeoklipa: Bizkaiko STR taldeak egin du, eta Jagon du izenburua. Ekainaren 4an Mungian (Bizkaia) egingo dute Euskal Eskola Publikoaren jaia: 30. aldia izango du, Mungialdeko ikastetxe publikoek antolatu dute, eta Jagon eskola publikoa izango da egun horretarako aukeratu duten leloa. Izenburu horretatik abiatuta eta «zaintzaren, babesaren eta laguntasunaren kontzeptuaren ildotik» idatzi dituzte hitzak STR taldekoek. «Denona den eta denontzat den hezkuntza publikoaren zaintza eta sustapena bermatzeko oihua da Jagon», azaldu dute gaur aurkezpenean.

Iker Villak, Danae Riañok, Oihan Morenok, Lander Camposek eta Xabier Bengoak osatzen dute STR taldea, eta aurkezpenean izan dira Villa eta Riaño. Haiekin batera egon dira Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzailea eta Ainhoa Alustiza EITB Mediako zuzendaria. EITBren Bilboko egoitzan egin dute aurkezpena.

Agerraldian azaldu dutenez, eskolan eta eskolatik harago sortzen diren harremanak «elikatzeari eta bermatzeari» abestu nahi izan diote. «Euskara, gure hizkuntza, eta gure nortasunaren zaintza ere azpimarratu nahi izan ditugu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.