Euskara

Laba elkarte euskaltzaleak terraza izango du Iruñean, Navarra Sumaren betoaren gainetik

Epaitegiaren ebazpena betearaziko duela adierazi du Nafarroako Gobernuak. Iazko urrian eman zuten erabakia, baina eskuineko koalizioak lizentzia blokeatu du.

Laba sareko atea, atzean; eta, aurrean, Windsor tabernakoen terrazako mahaiak. LABA SAREA
2023ko maiatzaren 11
17:50
Entzun

Iruñeko euskaltzaleen egongelak terraza izanen du azkenean. Laba elkarteak Nafarroako hiriburuko euskaldunen elkargune eta atsedengune izateko asmoarekin zabaldu zituen ateak iazko urtarrilean, Gaztelu plazan. Kulturgunea, denda, ekitaldi aretoa eta kafetegia biltzen ditu egoitzak, eta terraza batekin osatu nahi zuten, plaza horretako beste kafetegiek eta tabernek bezala. Baina oztopo handi bat aurkitu dute bidean: Iruñeko Udalean agintea duen Navarra Suma eskuineko koalizioa.

Enrique Maia alkateak blokeatu egin du Laba elkarteak terraza jartzeko eskaturiko lizentzia. Elkarteak salatu egin zuen epaitegietan udalaren blokeatzea, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiak (TAN) joan zen urriaren 10ean erabaki zuen kultur elkarte horrek eskubidea zuela terraza jartzeko, eta udalaren erabakia zuzenbidearen aurkakoa zela.

Baina udalak ez du oraindik ere lizentzia eman, eta, azkenean, Nafarroako Gobernuak esku hartu du.

Atzo erabaki zuen gobernuak berak zuzenean, modu subsidiarioan ematea baimena, TANen ebazpena betearazteko. Gastuak ere udalaren kontua izango direla erabaki du.

Euskara erdigunera eraman

Erabilera anitzeko gune bat auzolanean eratzeko, bazkideak elkartu ziren Laba egitasmoaren inguruan. «Euskaratik sortutako elkargune bat, euskarazko kultur emanaldietarako oholtza», sortu nahi zuten, euskara «bazterretik erdigunera» eramateko.

Kafetegia eta denda ditu, baina kultur eskaintza da Laba aretoaren zutarria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.