Bilboko San Ignazio auzoko kiroldegiaren sabaia erori egin da 07:00ak aldera; zehazki, tenis eta padel pistetako sabaia. Lekua itxita zegoenez, ez da inor zauritu. Bilboko Udala zer gertatu den ikertzen ari da. Juan Mari Aburto alkateak Euskadi Irratian adierazi du instalazio «nahiko berria» dela, eta, hortaz, zer gertatu den aztertu beharko dela.
Bilbo Kirolak erakundeak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, sabaia erori den pistak itxita egonen dira, baina kiroldegiko gainerako zerbitzuak normal erabiltzen ahalko dira.