Itzulia

Ertzaintzaren patruila batek Itzuliko lau txirrindulari harrapatu ditu

Laboral Kutxako Eider Merinok hartu du kolperik gogorrena, eta erietxera eraman behar izan dute. Ertzaintzaren autoa ez zen lasterketako segurtasun taldekoa.

Eider Merino Laboral Kutxako txirrindulariak jaso du kolperik handiena, eta lasterketa utzi behar izan du.. LABORAL KUTXA
2023ko maiatzaren 12a
18:06
Entzun

Ertzaintzaren patruila batek aurrez aurre jo du gaur Euskal Herriko Itzulian parte hartzen ari ziren txirrindulari talde bat, eta horietako lau harrapatu ditu.

12:30 aldera gertatu da, etaparen 85. kilometroan, txirrindulariak Markina inguruan zeudenean. Laboral Kutxako Eider Merinok kolpe zuzena hartu du. Gurutzetako erietxera eraman dute, eta kontusioa dauka ezkerreko ukondoan. Lasterketa utzi behar izan du, haren taldeak sare sozialetan adierazi duenez.

Beste hiruak lurrera erori dira, euren kontra zetorren ibilgailua saihesten saiatu direnean. Petra Zsanko hungariarra (Massi-Tactic) Mendaroko (Gipuzkoa) erietxera eraman dute. Eskuineko sorbaldan hartu du min. Hara eraman dute Letizia Brufani (Bepink) italiarra ere, pelbisean kolpea hartuta. Lana Eberle (CERATIZIC-WNT) alemaniarrak ere lasterketa utzi behar izan du, urratuengatik.

Oraindik ikertzen ari dira zer gertatu den, baina, zabaldu dutenez, patruila ez zen Itzuliaren segurtasun taldekoa, eta beste lan batean ari zen inguruan. Ertzaintzak kontrolatzen du lasterketaren ibilbidea, eta, antza, koordinazio huts bat gertatu, eta Ondarroako ertzain etxeko (Bizkaia) patruila Itzuliaren ibilbidean sartu da, txirrindulariak aldapa bat jaisten ari zirenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.