Ezbeharra
Azpeitiko Rallysprintean parte hartzen ari zen pertsona bat hil da, istripuz
Istripua izan duen autoak su hartu du. Proba bertan behera utzi dute.

Azpeitiko (Gipuzkoa) XXIII. Rallysprintean parte hartzen ari zen pertsona bat hil egin da, istripuz. Haren autoak su hartu du. Antolatzaileen arabera, istripua izandako autoaren gidaria da hildakoa; kopilotua zaurituta dago, eta Donostia ospitalera eraman dute.
Probaren lehen saioan gertatu da ezbeharra, eta bertan behera utzi dute Rallysprinta.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.