italiako Giroa

Healyk etapa, eta Roglicek harramazka

Ben Healyk irabazi du Italiako Giroko zortzigarren etapa, azken 50 kilometroak bakar-bakarrik eginda. Primoz Roglicek erasoa jo du, eta 38 segundora hurbildu zaio Remco Evenepoeli

jarraia227994.jpg
Beñat Mujika Telleria.
2023ko maiatzaren 13a
18:06
Entzun

Ardenetan erakutsi zuen Ben Healyk (Education First) mendateetan aritzeko daukan gaitasuna, eta irlandarrak bere lehen etapa garaipena lortu du Italiako Giroan, zortzigarren etapan. Eguneko ihesaldian sartu da Irlandakoa, eta helmugarako 50 kilometro gelditzen zirenean bakar-bakarrik egin zuen aurrera. Inork ez zion jarraitu, eta helmugaraino iritsi zen. Faboritoen lehian, berriz, Primoz Roglicek (Jumbo-Visma) erasoa jo zuen eguneko azken mendatean, eta Remco Evenepoelek (Quick-Step) ezin izan zion jarraitu. Hala ere, hortzak estutzen jakin zuen flandriarrak, eta hamabost segundora iritsi zen helmugara. 38 segundokoa da orain bien arteko aldea.

hamar pertsona sartu ziren eguneko ihesaldian, eta berehala utzi zien tropelak bidea egiten. Healy, Valentin Paret (AG2R), Derek Gee (Israel), Carlos Verona (Movistar), Samuele Battistella (Astana), François Bidard (Cofidis), Mattia Bais (Eolo-Kometa), Alessandro Tonelli (Green Project), Alessandro Iacchi (Corratec) eta Filippo Zana (Jayco) izan ziren iheslariak. Elkarlanean aritu ziren, baina 50 kilometro gelditzen zirenean bakarka aritzeko hautua egin zuen Healyk. Atzera begiratu ere egin gabe jo zuen aurrera, eta berehala lortu du bi minutuko aldea. Dena eman du, eta atzetik jarraika zeuddenak ez dira hurbildu ere egin.

Oilarren arteko lehian Roglicek sua piztea erabaki zuen. Lehen egunean denbora dezente galdu zuen, eta orain alde hori nola edo hala murriztu behar du esloveniarrak. Gaur egin du lehen saiakera, eta asmatu egin du. Bakarrik egin du aurrera, nahiz eta gero Ineoseko Geraint Thomasek eta Tao Geoghegan Hartek harrapatu zuten. Evenepoelek ezin izan zuen zuloa itxi, baina hortzak estutu zituen. Roglicengandik hamabost segundora iritsi zen flandriarra, eta 38 segundo daude orain sailkapen nagusian bi faboritoen artean. Hakla ere, Andreas Leknessundek jarraituko du lider. Asko sufritu zuen DSMkoak, eta zozrtzi segundora dauka orain Evenepoel.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.