Ikastolen jaiak

Herri Urratsen antolatzaileek elkartasunerako deia egin dute

Uholdeen ondorioz bertan behera geratzear egon bazen ere, Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia egin zuten atzo, zenbait moldaketarekin. Galerak «izugarriak» izan dira.p> 

Eguraldia arazo bilakatu den arren, ez da umorea falta aurten ere Senperen (Lapurdi). PATXI BELTZAIZ
Olatz Enzunza Mallona - Paulo Ostolaza
2023ko maiatzaren 14a
13:50
Entzun

Kosta ahala kosta, 40. aldia bete zuen atzo Herri Urratsek. Nahi eta espero baino «sinbolikoagoa» izan zen atzokoa, ekitaldi asko ezin izan baitzituzten egin. Euria barra-barra egin du asteburuan, ikastolen jaia bertan behera geratzekotan egon zen, baina atera zuten kemena aurrera segitzeko. «Emozionalki ondo sentitzeko egingo dugu Herri Urrats», esan zuen Koldo Rodriguez antolatzaileak, «eta gaurkoak ez ditu galerak estaliko, inondik inora ere». Dena dela, bertaratu zirenek elkarrekin «momentu goxo bat» izateko aukera izan zuten.

Eguraldiaren ondorioz, aurreikusi baino askozaz ere gutxiako egin eta lortu zuten. Galera horiek «izugarriak» izan dira, eta antolatzaileek «elkartasunerako deia» egin dute Ipar Euskal Herriko ikastolei laguntzeko. Bide hauek jarri dituzte horretarako:

Herri Urrats dendako materiala erostea

Kontu korronteak:

Caisse d'epargne FR76 1333 5000 4008 9397 1116 819
Laboral Kutxa ES87 3035 0059 8205 9073 1197
Kutxabank ES98 2095 5045 8710 6117 7332
Credit Mutuel FR76 1027 8023 8500 0201 4340 107

Hego Euskal Herrian, Bizum bidezko ekarpen ekonomikoak egitea. Dohaintzak egiteko atalean, «HERRI URRATS» bilatuta egin daiteke ekarpena.

@berriaegunkaria

Herri Urrats

â;ÂÂ;™¬ sonido original - berriaegunkaria

Goiz hasieran atertu gabe egin zuen euria herenegun Ipar Euskal Herrian. Zaparrada mardulak uholdeak eragin zituen Senpereko aintziran (Lapurdi), Herri Urrats jaiaren bezperan. Pirinio Atlantikoetako Departamenduak alerta laranja ezarri du Urdazuri ibaiaren arroan, euriteengatik. Hala ere, egoerari aurre egin, eta jaiarekin jarraitzea erabaki zuten antolatzaileek. Larunbateko 15:30ean joan ziren prefeturako zerbitzuak lakura, eta, egoera aztertuta, eta Senpereko Herriko Etxearekin hitz egin ondoren, gune bakar bat salbatzeko aukera ikusi zutela azaldu zuen Koldo Rodriguez antolatzaileak. «Beste guneak segurtasunagatik murriztera behartuak izan gara».

Era berean, egitaraua bera ere moldatu behar izan zuten. Atzo eguerdian hasi dira ekitaldiak, hamabietan, Araba gunean, eta, besteak beste, Neomak, Xutik, Su ta Gar eta Zetak aritu ziren oholtza gainean. Gipuzkoa eta Baxe Nafarroa guneak ere zabalik izan ziren: «Ekitaldirik egon ez arren, nahi beste jateko eta edateko aukera dago gune horietan».

Erreskate zerbitzuak, gaur, Senpereko (Lapurdi) lakuan.Patxi BeltzaiZ

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.