Italiako Giroa

Lidergoa berreskuratu eta gutxira utzi du Giroa Evenepoelek, COVIDagatik

Geraint Thomasek du orain maglia arrosa. Bi segundo ateratzen dizkio Primoz Roglici, eta bost Tao Geogheghan Harti. 

Remco Evenepoel, gaur, Cesenako (Italia) helmugan. LUCA ZENNARO / EFE
2023ko maiatzaren 14a
19:55
Entzun

Gutxi iraun dio pozak Remco Evenepoeli (Soudal). Italiako Giroko bederatzigarren etapa irabazi, maglia arrosa berreskuratu eta ordu gutxiren buruan jakinarazi du lasterketa utziko duela, positibo eman baitu COVID-19a atzemateko kontrol batean. Flandriarrak Giroa utzi eta gero, Geraint Thomas galesa (Ineos) da orain liderra. Bi segundoren aldea ateratzen dio Primoz Roglic esloveniarrari (Jumbo), eta lau Tao Geoghegan Hart taldekide britainiarrari.

Evenepoelek ahulezia zantzuak erakutsi zituen etapan, 35 kilometroko erlojuaren aurkako saioan. Bikain ekin zion, eta berehala aldea egiten hasi zen. Triskantza eragingo zuela zirudien, baina, kilometroek aurrera egin ahala, abantailak behera egin zuen gora egin beharrean. Azkenerako, ez irabaztekotan egon zen. Segundo bakar bat atera zion Thomasi, eta bi Geoghegan Harti. Pozarren igo zen flandriarra podiumera, berriro maglia arrosa janztera. Baina nekea sumatzen zitzaion. Handik gutxira jakin zen berria.

Ez da COVID-19an positibo eman eta gero azken orduetan Giroa utzi duen txirrindulari bakarra. Beste horrenbeste gertatu zaio Rigoberto Uran kolonbiarrari (Education First). Gaur atseden eguna dago Italiako Giroan, eta, ikusteko dago ea beste txirrindulariren batek eman dezakeen positibo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.