Berria Taldea

BERRIA formatu bertikaleko ikus-entzunezkoak sortzen hasi da

Webgunean, 'Motzean' atalean izango dira ikusgai, baita Tiktok sare sozialean sortu berri den kontuan ere.

2023ko maiatzaren 15a
11:45
Entzun

BERRIAk beste jauzi bat eman du ikus-entzunezkoen arloan. Bideo bertikalak ere ekoizten hasi da, eta webguneko Motzean atalean eta Tiktok sare sozialean izango dira ikusgai. Baita Youtubeko bideo motzen atalean ere.

Informatuta egoteko modua asko aldatu da azken urteetan, eta gaur egun geroz eta gehiago dira ikus-entzunezkoetarako sakelako telefonoa erabiltzen dutenak. Duela urte batzuk, podcasten atala abiatu zuen BERRIAk, eta bideo bertikalak lantzen hasi da orain. Bideo bertikalak hobeto egokitzen dira sakelakoen pantailetara, eta, orain artekoari eutsiz, kontsumo mota horri ere erantzun nahi dio BERRIAk.

Bideo bertikalen formatua arina da, eta azkarra. Horregatik, informazio sakona labur kontatzea izango da BERRIAren erronka, eta bizia izanagatik arinkerian ez erortzea. Horretarako, BERRIArentzat garrantzitsuak diren gaiak jorratuko ditu BERRIAren ikus-entzunezkoak lantzen dituen taldeak, azken orduko eta interes orokorreko albisteetan arreta jarriz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.