TXIRRINDULARITZA

Magnus Cort Nielsenek irabazi du Italiako Giroko hamargarren etapa

Danimarkarra eguneko ihesaldian sartu da, eta azkarrena izan da esprintean. Hiru itzuli handietan nagusitu den 105. txirrindularia da

Magnus Cort Nielsen, garaipena ospatzen. ITALIAKO GIROA
Julen Etxeberria.
2023ko maiatzaren 16a
17:34
Entzun 00:00:0000:00:00

Magnus Cort Nielsen (Education First) nagusitu da gaur Italiako Giroko hamargarren etapan. Danimarkarra eguneko ihesaldian sartu da, azken metroetara iritsi da Derek Geerekin (Israel) eta Alessandro de Marchirekin (Jayco), eta erraz gailendu zaie biei.

Etapa irabazita, hiru itzuli handietan garaipena lortu duen 105. txirrindularia da: sei etapa irabazi ditu Espainiako Vueltan, bi Frantziako Tourrean, eta bat Giroan; atzokoa.

Laugarrenez ekitaldi honetan, ihesaldiak izkin egin dio tropelari. 51 segundora iritsi dira txirrindulari indartsu gehienak. Baina ez guztiak: seigarren sailkatuak, Aleksandr Vlasovek (Bora), Giroa utzi du, eta hamargarrenak, Jay Vinek (UAE), 11 minutu baino gehiago galdu ditu.

Gaurko arantza ateratzen saiatuko dira bihar esprinterrak, 11. etapan, Camaiore eta Tortona artean: 218 kilometroko saio laua da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.