Ikerlanek 2021ean baino %12 gehiago fakturatu zuen iaz

Guztira 28 milioi euro fakturatu zituen iaz teknologia zentroak. Enpresekin egindako proiektuei esker, 13,8 milioi euro lortu zituen: %11,2 gehiago.

Ikerlanen Digilab laborategia, joan den urrian. MONIKA DEL VALLE / FOKU
inaut matauko rada
2023ko maiatzaren 18a
17:55
Entzun

Iaz inoiz baino diru gehiago sartu zen Ikerlan Mondragon taldearen teknologia zentroaren itsulapikoan. 28 milioi euro fakturatu zituen guztira, 2021ean baino %12 gehiago, eta horietako 13,8 milioi enpresekin egindako proiektuen bidez sartu ziren: 2021ean baino %11,2 gehiago. Urte «zaila» eta «ziurgabetasunak» mugatua izan dela adierazi du zentroak, baina egoera horretan zibersegurtasunean, adimen artifizialean, errobotikan, industria automatizazioan eta energia elektrikoaren metatzean ondo joan zaiela gehitu du.

Hala, 400 pertsonako lantaldea egonkortzea lortu du Ikerlanek, eta lau milioi euro inbertitu zituen iaz ekipamenduan, azpiegituretan eta formakuntzan. Kontratazio berrien %30 «kanpo talentuak» izan dira, eta lan malgutasunaren aldeko apustua egin dutela nabarmendu dute. Bestalde, «ikertzaile gazteen» aldeko apustua indartu dute: 50 doktoretza tesi aktibo dituzte, baita gradu eta master amaierako 60 lan ere, hamabi unibertsitaterekin elkarlanean.

Garraioa eta mugikortasuna izan da zentroaren lan esparru nagusia (%43), eta punta-puntako fabrikazioa bigarrena (%19). Energia dago hirugarren postuan (%14). Orona, CAF, Orlki, Fagor eta Jema daude bezeroen artean, baita Amazon eta Nestle multinazionalak ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.