TXIRRINDULARITZA

Denzek bigarrenez irabazi du Giroan, eta Armirail jarri da lider

Alemaniarrak berriro hartu die aurre iheskideei. Tropela 21.11ra iritsi da, eta horri esker, okzitaniarrak maglia arrosa jantzi du

Nico Denz, garaipena ospatzen. GIRO DE ITALIA
Julen Etxeberria.
2023ko maiatzaren 20a
17:24
Entzun

Nico Denz alemaniarra (Bora) bigarrenez nagusitu da Italiako Giroan, gaur, hamalaugarren etapan. Hamabigarren saioan egin bezala, eguneko ihesaldian sartu da, eta azkarrena izan da esprintean. Derek Gee (Israel) sailkatu da haren atzetik. Australiarra hirugarrenez sailkatu da bigarren ekitaldi honetan.

Etapak beste protagonista bat izan du: Bruno Armirail okzitaniarra (Groupama). Eguneko ihesaldian sartu da, eta Denzengandik 53 segundora iritsi da helmugara. Baina tropelak oso lasai hartu du egitekoa, eta irabazlearengandik 21.11ra iritsi da, Armirailengandik 20.21era. Hura Geraint Thomasengandik (Ineos) 18.37ra zegoenez, liderraren maglia arrosa jantzi du. 1.41 ateratzen dizkio Thomasi, eta 1.43 Primoz Roglici (Jumbo).

Ikusteko dago bihar lidergoari eutsiko dion. Mendiko etapa jokatuko dute Seregno eta Bergamo artean: 191 kilometro. Lehen Mailako mendate bat eta Bigarren Mailako hiru igoko dituzte; horietatik azkena, helmugatik 30 kilometrora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.