Italiako Giroa

Mcnulty garaile, ihesaldia baliatuta

Estatubatuarrak esprintean hartu die aurrea Healyri eta Frigori. Eguneko ihesaldian ziren hirurak. Armirailek jarraitzen du lider, denbora galdu duen arren.

Mcnulty Bergamoko (Italia) helmugan, Healyren eta Frigoren aurretik. LUCA ZENNARO / EFE
2023ko maiatzaren 21a
17:55
Entzun

Brandon McNultyk (UAE) irabazi du Italiako Giroko 15. etapa. Txirrindulariek hainbat mendate gainditu behar izan dituzte 195 kilometroko ibilbidean, eta gaur, atzo bezala, eguneko ihesaldia helmugara iritsi da. Zazpi minutu inguru atera dizkiete faboritoei. Ihesaldiko hiru indartsuenak McNulty, Ben Healy (Education First) eta Marco Frigo (Israel) izan dira, eta esprintean erabaki da garailea.

Bruno Armirail (FDJ) liderrak 30 segundo galdu ditu gainontzeko faboritoekiko, baina maglia rosa soinean duela irtengo da astearteko etapan. Atseden eguna izango dute bihar.

Eguneko ihesaldia hamazazpi lagunek osatu dute; tartean ziren Bauke Mollema (Trek), Einer Rubio (Movistar), Andrea Pasqualon (Bahrain)... baina, azkenean, hiru soilik heldu dira ihes eginda Bergamoko helmugara. Esprintean, beste biei aurrea hartu die Frigok, baina atzetik aurrerakoa egin du Healyk, eta haren gurpilari bikain heldu dio McNultyk, azken metroetan aurrea hartzeko. Bikain errematatu du egindako lana estatubatuarrak.

Faboritoen artean, berriz, mugimendu gutxi izan da. Joao Almeida (UAE) eta Primoz Roglic (Jumbo) izan dira saiatu diren bakarrak, baina ez dute arrakastarik izan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.