Ezbeharra

28 urteko gizonezko bat hil da Arguedasen gertaturiko errepide istripu batean

Murillo el Frutokoa zen hildakoa, Foruzainek esan dutenez.

Suhiltzaileek atera behar izan zuten gidaria autoaren hondakinetatik. FORUZAINGOA
2023ko maiatzaren 22a
07:53
Entzun 00:00:0000:00:00

Auto istripua gertatu da gaur gauean NA-134 errepidean, Arguedasen parean (Nafarroa). 28 urteko gizonezko bat hil da, Foruzaingoaren arabera. Gaineratu dutenez, Murillo el Frutokoa zen hildakoa.

Foruzaingoak adierazi du 22:00ak aldera gertatu zela istripua. Tuterako parkeko suhiltzaileek esku hartu behar izan dute, gidaria autoaren hondakinetatik askatzeko. Edonola ere, atera ostean, ezin izan dute suspertu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.