Adierazpen askatasuna

Edurne Correa 'La Haine' hedabideko kazetariak Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu du

2021ean euskal preso baten ongietorriko bideo bat partekatzean «terrorismoa goratu» izana leporatu diote.

Auzitegi Nazionala, artxiboko irudi batean. SERGIO PEREZ / FOKU
Isabel Jaurena.
2023ko maiatzaren 23a
12:05
Entzun

Edurne Correa La Haine hedabideko kazetaria deklaratzera deitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Iñaki Etxeberria euskal presoaren ongietorriko bideo bat partekatu zuen Correak 2021ean, eta ekintza horrekin «terrorismoa goratu» izana leporatzen diote. Akusatuaren abokatuak adierazi du amaitu dela audientzia, eta emaitzen zain daudela orain. Correak dio «deklarazioa egiteari ezetza eman» diola: «Auzia absurdoa da, ez dute ezer. Kasuan kasuko auzia da La Haine eta ni jazartzeko».

Hedabideak dei egin du «adierazpen eta informazio askatasunaren aurkako erasoa» salatzera. Hala, Correari nahiz La Haine-ri elkartasuna adierazteko testu bat partekatu dute zenbait eragilek : «Non dago delitua honen informazioa ematerako orduan? Gustukoa izan daiteke edo ez, baina ez da kondenagarria, iritzia emateko modukoa baino ez da».

Adierazi dute bere egiten dituztela La Haine-k auziaren inguruan egindako deklarazioak: «Auzitegi Nazionalak abiarazitako prozesua erregimenaren aurkako ideia politikoak zigortzea da, ideia antifaxistak zigortzea; azken batean, zigor eta abisu gisa balioko duen prozesua abiaraztea». Gehitu dute Informaziorako Eskubidearen eta Adierazpen Askatasunaren defentsan lan eginen dutela guztiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.