Albistea entzun

Aldi baterako 130 langile behin betiko kontratatzera behartu dute CAF

LAB sindikatuak jarritako salaketari arrazoia eman dio Lan Ikuskaritzak. Behin-behineko kontratuen «iruzurrezko erabilera» egitea egotzi diote CAFi.

CAFeko langileak, amiantoagatik hildako langileei 2019an egindako omenaldi batean.
CAFeko langileak, amiantoagatik hildako langileei 2019an egindako omenaldi batean. Jon Urbe / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iñaut Matauko Rada -

2023ko maiatzak 25 12:23

Lan Ikuskaritzak aldi baterako kontratua zuten 130 langileri behin betiko kontratuak egitera behartu du CAF. LAB sindikatuak salatu zuen langile horien egoera ikuskaritzan, apirilaren 25ean, eta arrazoia eman diote.

LABen ustez, CAF ekoizpenaren baldintzapeko behin-behineko kontratuen «iruzurrezko erabilera» egiten ari zen, kontratu horiek «guztiz aurreikusi daitezkeen lanak» egiteko zirelako. Gehienez 90 eguneko kontratuak izan daitezke horiek, baina CAFek urtebeteko behin-behineko kontratuak egiten zituela nabarmendu du sindikatuak.

Sindikatuaren arabera, enpresako giza baliabideetako arduradunekin saiatu ziren egoera konpontzen, baina, LABen ustez, enpresa egoera konpontzera «ukatu» zenez, Lan Ikuskaritzara jotzea erabaki zuten. 130 langile horiez gain, sindikatuak dio CAFen zuzendaritzak finko egin beharko dituela gainerako kontratu irregularrak dituzten langileak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Langile bat Haizea Winden lantegian, artxiboko irudi batean. ©Marisol Ramirez / Foku

Industriak ekonomiari bultzada eman dio urtearen hasieran

Iker Aranburu

Eustaten arabera, jardunaldi osoko baliokideak diren 3.400 enplegu sortu ziren lehen hiruhilekoan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Onnera Groupen erakusmahai bat, industria azoka batean. ©BERRIA

Onnera Groupek lantegi berria zabalduko du Oñatin, 17 milioi euroko inbertsioa eginda

Aitor Biain

Garbigailu industrialak fabrikatuko dituzte, egungo ekoizpen gaitasuna handituta. Kooperatibak inoizko salmenta handienak lortu zituen iaz: 380 milioi euro denera.

 ©Joxean Apeztegia

Enpleguak indarrez egin du gora maiatzean: 8.000 kotizatzaile gehiago

Iker Aranburu

Hego Euskal Herrian, apirilean baino 1.558 langabe gutxiago zeuden. Hirugarren hilabetez jarraian marka hautsi du afiliatuen kopuruak, eta dagoeneko 1,3 milioitik gora dira.

Fagor Ederlaneko langile bat, Bergarako fabrikan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Azkenean, legean jaso gabe geratu da kooperatibisten kotizazio eredua

Aitor Biain

Pentsioen erreformaren tramitazioa baliatu nahi zuten eredu mistoa testuari eransteko, baina ezbaian geratu da legealdia eten denez. Bazkideek Gizarte Segurantzan eta Lagun Aron kotizatzen dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.