Gizon bat hil da Jaizkibel mendian

60 urteko gizonezkoa ondoezik zegoen.

Jaizkibel ingurua, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
2023ko maiatzaren 27a
17:37
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 60 urteko gizonezko bat hil da Hondarribian (Gipuzkoa), Jaizkibel mendian. Larrialdi zerbitzuek eguerdian dei bat jaso dute esanez gizon bat konorterik gabe zegoela Jaizkibel inguruan. Itxuraz, oraindik argitu ez dituzten arrazoiengatik, bat-batean erori da, eta hura suspertzen saiatzen ari ziren.

Osasun langileak, suhiltzaileak nahiz Ertzaintzaren helikoptero bat joan dira bertara. Horiek ere hura suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute salbatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.