Ikastolak

Araba Euskaraz-en egitaraua aurkeztu dute

Hiru gune izango ditu jaiak, Olarizun, ekainaren 11n.

jarraia228822.jpg
2023ko ekainaren 1a
19:25
Entzun

Arabako zortzi ikastolen artean antolatzen ari dira Araba Euskaraz jaia. Ekainaren 11n egingo dute, Olarizun, eta gaur egitaraua aurkeztu dute.

10:00etan egingo dute hasierako ekitaldia, eta horrekin batera zabalduko da artisau azoka, egun osoz zabalik egongo dena.

10:30ean, Arabako herrien arteko pilota txapelketaren finala egingo dute Adurtzako pilotalekuan.

Hiru gune edukiko ditu jaiak, eta 11:00etan hasiko dira ekitaldiak horietan. Lehenengo gunean, Lautada izenekoan, arte eszenikoen emanaldia egingo du Armentia ikastolak. Ordu berean, hirugarren gunean, Erreka izenekoan, euskal dantzen topaketa egingo dute, Elkar-Ekin Dantzan! izenburupean.

Mendia izeneko bigarren gunean, Potx eta Lotx pailazoek Aireportuan antzezlana taularatuko dute 11:30ean.

12:30ean, Bertsotan emanaldia egingo dute Lautada gunean, eta dantza plaza antolatuko dute Errekan.

Gazte Talent lehiaketan arituriko Maialen Aristegi arituko da 13:00etan, Mendian.

Eta 14:00etan, Tor Magoaren ikuskizuna taularatuko dute Lautada gunean. Ordu berean, Trikidantz taldea arituko da Errekan. Ordu erdi geroago STR taldeak joko du Mendian.

Zunba emanaldia taularatuko dute 15:30ean, Lautadan.

16:00etan, Kerobia taldeak joko du Mendian, eta Skabidean bandak Errekan.

Go!azen saioaren ikuskizuna egingo dute 17:00etan, Lautada gunean.

Eta azken kontzertuak, 17:30ean hasiko dira: Akerbeltz, Mendian; eta 2023ko Araba Euskarazen kanta ofiziala egin duen Ttek elektrotxaranga, Errekan.

Goizean, kalejiran ibiliko dira joaldunak, ikastolako musikariak eta Beriba Samba Eskola. Kaiko taldeak Tik-tak txukun! ikuskizuna taularatuko du, lau aldiz, Mendia gunean.

Horrez gain, tonbola, denda, eta Eroskiren Elikadura Eskola bizitatuko ahal dira, eta puzgarriak, «arrain pintxoak» eta «haurren basoa».

Eraso sexisten berri emateko puntu morea jarriko dute egun osoan.

Lautada Ikastolari bultzada ematea aurtengo helburua. Izan ere, txikia da, eta 2008. urtean sortu zuten. «Agurainen eta Lautada osoan martxan dagoen euskalduntze prozesuan ahalik eta ekarpen handiena egitea da» haren beste helburuetako bat. «Agurain euskaldun bat amesten dugu. Kooperatibismoa eta erabakietan hezkuntza-komunitate osoaren parte hartze zuzenarekin egingo dugu hau edo ez dugu inoiz lortuko», adierazi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.