Atzo arratsaldean, 45 urteko lagun bat eta 47 urteko beste bat hil ziren Beskoitzen (Lapurdi). Motorrean zihoazen biak, RD-936 errepidean, eta traktore bat jo zuten.
Larrialdi zerbitzuak saiatu ziren bi lagunak suspertzen, baina han bertan hil ziren biak.