Baionako besten prezioa 12 eurora igoko dute aurten

Bost egunetik hiru dira ordainpekoak. Inflazioa eta segurtasun neurrien gainkostua jarri dituzte arrazoi gisa.

Baionako hirigunera sartzeko kontrola, iaz. Bestetarako sarrera ordaindu beharko da aurten ere, eta garestiago. GUILLAUME FAUVEAU
2023ko ekainaren 5a
17:28
Entzun

Askori 10 euroko prezioa gehiegizkoa iruditzen zitzaion; hemendik aitzina, ordea, 12 euro izanen dira. Baionako bestetara sartzeko eskumuturrekoaren prezioa emendatzea erabaki du Baionako Herriko Etxeak. Lehen astean egindako herriko kontseiluan onartu zuten neurria. Aurten ere, asteazkena eta osteguna dohainik izanen dira, baina ostiralean, larunbatean eta igandean ordaindu beharko da. Eskumuturrekoak hiru egunetarako balio du.

2018an hasi ziren Baionako bestetako sarrera ordainarazten. Baionarrek, Baionan etxea dutenek eta besten eremuan lan egin behar dutenek baizik ez dute doan sartzeko parada. Aurten uztailaren 26tik 30era izanen dira Lapurdiko hiriburuko bestak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.