Euskal kostaldeko lonjetara iristen hasi dira Eusko Labela duten baxurako lehen hegaluzeak. Kofradia Itsas Etxeak adierazi duenaren arabera, Ama Martina itsasontziak 12.000 kilo inguru hegaluze deskargatu ditu Hondarribiko lonjan.
Ia amaitu dira berdelaren eta antxoaren arrantza kanpainak, eta urteko hirugarren kanpaina handiari hasiera eman diote ontziek. Kofradiaren arabera, oraindik banatu gabe dago aurtengo hegaluze kuota; hori dela eta, ontziek ez dute oraindik kuota propiorik.