Albistea entzun

LKS Next aholkularitza taldeak 53 milioi fakturatu ditu 2022an

Mondragon kooperatibako taldearen salmentak %28,8 handitu dira hiru urtean, eta ia berrehun langile gehiago ditu.

LKS Nexten eraikina.
LKS Nexten eraikina. Mondragon Korporazioa Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Iztueta Olano -

2023ko ekainak 9 15:33

Hazkunde prozesu betean da LKS Next aholkularitza taldea. Mondragon kooperatibako taldeak inoizko emaitzarik onenak izan zituen iaz: 53 milioi euro fakturatu zituen (+%28,8). Gaur eman ditu datuok Elena Zarraga aholkularitza taldeko zuzendariak, urtean behin egiten duten batzarrean, eta iragarri du lantaldea handitzeko asmoa dutela.

Taldeak bi helburu zehaztu zituen 2021ean onartutako Plan Estrategikoan: hiru urteko epean 56 milioi euroren salmentak lortzea eta berrehun enplegu gehiago sortzea. Garai hartan bostehun langile inguru zituen, eta, egun, 670 inguru. Bada, aurreikusitako epea baino urtebete lehenago beteko dituzte bi asmo horiek. «Nahiz eta testuinguru ekonomikoa makala den, etenik gabe hazten ari da LKS Next», adierazi du goizeko batzarrean Zarragak.

Eta, «lorpen horiei esker», Espainiako merkatuko ehun enpresa teknologiko indartsuenen artean sartu da aurten. Enpresak sektore teknologikoa jarri du lehen lerroan. Zibersegurtasunaren, azpiegitura teknologikoen, konputazio kuantikoan oinarritutako enpresa txikien eta inteligentzia artifizialaren sektorean jarduten dute batez ere.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Larrialdi zerbitzuak, istripua gertatu den upategiaren kanpoaldean, gaur, Lantziegon (Araba). ©Raquel Manzanares / EFE

Bi langile hil dira Lantziegoko ardo upategi batean

Berria

60 eta 61 urte zituzten hildakoek. Lankide bat ardoa egiten den edukiontzi batera erori da, eta hari lagundu nahian hil dira, anhidrido karbonikoa arnastuta.

 ©GUILLAUME FAUVEAU

«Gu bezalako laborarientzat ez da lerro bat idatzia izan»

Joanes Etxebarria

Hegazti gripea aurki itzuliko dela ziurtzat jotzen dute, eta, lehen aldiz, Frantziako Estatuko zerbitzuek ahate gizenak txertatzera behartuko dituzte laborariak, urrian hasirik. Perezen gisako hazle ttipientzat ez da protokolorik egokiena.
Ines Zalbide. ©Oskar Matxin Edesa

«Loiutik AEBetara aire bide zuzena izateko itxaropena ez dut galtzen»

Ibai Maruri Bilbao, Bizkaiko Hitza

Markak hautsita ospatu du 75. urteurrena Bilboko aireportuak. Bilbao Air arduratzen da Loiu beste aireportu batzuekin lotuko duten bide berriak lortzeaz. Bizkaiko enpresen beharrak asetzen ahalegintzen direla esan du Ines Zalbide zuzendariak.

Landabengo lantokia, 2020an. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.