Basauriko (Bizkaia) Urbi geltokiaren inguruan 21 urteko gazte bat hil da trenak harrapatuta. Bart gauerdian gertatu zen ezbeharra, eta, Ertzaintzak jakinarazi duenez, Euskotren enpresako tren batek harrapatu du gaztea.
Ertzainak eta suhiltzaileak ezbeharraren lekura joan dira, eta jakinarazi dute gaztea bertan hil dela.