Gipuzkoako egurgintzako ituna berritzeko negoziazioei ekingo die LABek

2003tik berritu gabe dute hitzarmena. Soldatak egungo KPI kontsumo prezioen indizera egokitzeko eskatuko du LABek, baita lanaldia murrizteko ere.

Egurgintzako sektoreko ordezkariek LABen Donostiako egoitzan egin duten agerraldia. LAB SINDIKATUA
inaut matauko rada
2023ko ekainaren 22a
12:21
Entzun 00:00:0000:00:00

Gipuzkoako egurgintzaren sektorean, hitzarmena berritu gabe ari dira langileak lanean 2003. urtetik, etasektorean gehiengoa duen sindikatuak, LABek, egoera hori amaiarazi nahi du. LABen arabera, 2009an egin zuten lan ituna berritzeko azken saiakera, baina Adegi patronalak alde bakarrez amaitu zituen negoziazioak, adostasunik gabe.

Hala, LABek dio ordezkariekin eta langileekin hitz egin duela sektorean zer behar dauden jakiteko, eta garbi dute ituna berritzeko gutxieneko neurri batzuk eskatuko dituztela. Izoztuta dauden soldatak azken urteetako KPIaren arabera eguneratu daitezela eskatuko dute, baita etorkizuneko soldata igoerak inflazioaren mailari lot daitezela ere. Bestalde, lanaldia murriztu nahi dute, eta aldi baterako ezintasunaren osagarriak lortu.

LABek adierazi du «datozen egunetan» erregistratuko duela negoziazio mahaia osatzeko deialdia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.