Bilboko Aste Nagusia

Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera aurkeztu dituzte

Aiora Renteria eta Izaskun Pinedo izango dira aurtengo pregoilaria eta txupinera. «Erasorik gabeko» jaiak aldarrikatu dituzte biek.

Aiora Renteia, pregoilaria, eta Izaskun Pinedo, txupinera, Bilboko udaletxean. ARITZ LOIOLA/FOKU
Gontzal Mendibe Miguel
2023ko abuztuaren 1a
13:18
Entzun

Bilboko Aste Nagusiko pregoilari eta txupinera aurkeztu dituzte gaur Bilboko udaletxean: Aiora Renteria eta Izaskun Pinedo. Itziar Urtasunek, Bilboko Udaleko Jaietako zinegotziak, eta Janire Mampasik, Bilboko Konpartsen kideak, aurkeztu dituzte aurtengo jaietako «protagonista nagusiak». Urtasunen esanetan, Renteria eta Pinedok «ezin hobeto» ordezkatzen dute Bilboko Jaiek duten «emakumezko aurpegia». Izendapenagatik «oso harro» agertu dira pregoilaria eta txupinera, eta «erasorik gabeko» jaiak aldarrikatu dituzte.

Jaien Batzorde Mistoak aukeratu du Renteria pregoilari lanetarako. Abeslari bilbotarrak eskerrak eman dizkie aukeragatik , eta aitortu du jadanik «urduri» dagoela: «Arriagako balkoian irudikatu izan dut neure burua gauren baten». Pregoia prestatzen dabilela esan du bilbotarrak, eta, oraindik abiapuntua zehazteko duen arren, «emakumearen papera» nabarmentzeko asmoa duela aitortu du. «Askok esan didate aste gogorra izango dela. Nik, ordea, ez dut hori uste. Gogorrak beste lan batzuk dira; hau nekagarria baino ez da izango», argitu du Renteriak.

Pinedo Osakidetzako erizain eta Pinpilinpauxa konpartsako kidea da. Gaztetatik izan da konpartsakide, eta, Mampasik goraipatu duenez, «ederki» ordezkatzen ditu jaien balioak: «Feminista, euskalduna eta parte hartzailea da», esan du. Pinedo hunkituta agertu da aurkezpen ekitaldian, eta onartu du «txikitako ametsa» betetzeko zorian dagoela. Erasoen aurkako mezua helarazteaz gain, horien aurkako protokolo bat dagoela gogorarazi du txupinerak, eta, beraz, jaietara «seguru eta lasai» etortzeko deia egin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.