Hilberria

Txema Abarrategi euskaltzalea hil da, 60 urte zituela

Besteak beste, Txirritola euskara elkartearen sustatzailea izan zen. Bertsozalea ez ezik, politikagintzan ere jardundakoa zen.

Txema Abarrategi, 2006an, Fagorreko euskara planaren arduradun zenean. GARI GARAIALDE / FOKU
2023ko abuztuaren 20a
18:50
Entzun

Goiena-k jakitera eman duenez, gaur zendu da Txema Abarrategi Garaigordobil (Aramaio, Araba, 1963-2023) euskaltzalea. Txirritola euskara elkartearen sustatzaile izandakoa zen, eta azken urteetan Garabide elkartean zebilen lanean, munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen. Aurrez, Fagorren euskara sailean ibili zen beharrean.

Bertsogintzan ere jardundakoa zen, antolakuntza lanetan; politikan ere bai, zinegotzi eta Aramaioko Udaleko euskara batzordearen laguntzaile. BERRIAn ere idatzi izan zuen zutabe bat edo beste.

Haren semea da Peru Abarrategi, egungo Arabako bertsolari txapelduna. Sareetan hainbat izan dira Abarrategi gogoan izan dutenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.