Iruñeko Udaltzaingoak 61 urteko gizon bat atxilotu du Nafarroako hiriburuko Iturrama auzoan, 22 urteko neska bati sexu erasoa egitea egotzita. Ostiral goizaldean eraso zion neskari, ibilgailu baten barruan. Erasoa jasan zuen emakumeak salaketa jarri zuen ostiral goizaldean bertan, eta udaltzainei adierazi zien lo zegoela egin ziola gizonak eraso.
Bestetik, Foruzaingoak jakinarazi duenez, gizonezko bat atxilotu zuten asteburuan Burlatan (Nafarroa), adin txikiko neska bati sexu eraso bat egitea egotzita. Ustez Burlatako jaietan izan zen erasoa, abuztu erdialdean. 13 urte ditu biktimak.
Atxilotua epailearen esku utzi dute gaur, eta hark espetxean sartzeko agindua eman du.