Frantziako Gobernuak aurtengo udaberrian egindako erretreten erreformak iraun zuen hilabeteetan, hainbat mobilizazio eta greba egun antolatu dituzten sindikatuek, erretiroaren adina bi urte gibelatzea eragozteko, baina azkenean ez zuten lortu helburua, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak bere legea onartzea lortu baitzuen. Ia astero, Ipar Euskal Herriko eta Frantziako kaleak hartu zituzten erreformaren aurkakoek, baina erreforma onartu ostean hoztu egin zen mugimendua. Hala, Frantziako zortzi sindikatu nagusiak barnebiltzen dituen intersindikalak beste mobilizazio fase bat aurkeztu du gaur, erosteko ahalmenaren eta genero berdintasunaren alde eta herstura ekonomikoaren aurka.
Urriaren 13an egingo dute lehen protesta eguna, Europako Sindikatuen Konfederazioak bultzatuta. Oraindik ez dute grebara deitu egun horretarako, baina sindikatuek ez dituzte ateak itxi.
🗓 Le 13 octobre, en France et en Europe, mobilisons-nous contre l’austérité, pour les salaires et l’égalité femmes-hommes !
— La CGT (@lacgtcommunique) August 28, 2023
âž¡ï¸Ã‚ Communiqué intersyndical.
À retrouver en version texte ici ⤵ï¸Ã‚Âhttps://t.co/AKrUuZhMJupic.twitter.com/UkISFC0Ait
Soldaten, pentsioen eta gizarte laguntzen igoeren eskaera izango da aldarrikapen zentrala egun horretan. Sindikatuek adierazi dute enpresa handiak inoiz baino gehiago irabazten ari direla azken urteetan, eta aberastasun horren banaketa justuago bat eskatuko dute urriaren 13an.
Ipar Euskal Herriko LABek oraindik ez du adierazpenik egin protesta egun horri buruz.