Guardia Zibilak 30 lagun atxilotu ditu, aingira trafikoagatik

Europol agentziarekin elkarlanean egin dute urte eta erdi iraun duen operazioa, eta atxilotuetako bat Ipar Euskal Herrian bizi den gipuzkoar bat da, Guardia Zibilak jakinarazi duenez.

Konfiskatutako angula batzuk. BERRIA
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2023ko abuztuaren 31
17:33
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Guardia Zibilak aingira trafikoaren aurkako polizia operazio bat egin du Gipuzkoan. 30 lagun atxilotu dituzte, eta 18 tona aingira konfiskatu dituzte —20 milioi euro baino gehiago balio lezake merkatu beltzean—, Gipuzkoan eta Asturiasen (Espainia) kokatutako hiru «antolakunde kriminal» desegitean. Atxilotuei delitu hauek egozten dizkie poliziak: espezie trafikoa, kontrabandoa, agiriak faltsutzea, eta osasun publikoaren aurkako delitua. Angulekin trafikatzea ere leporatzen diete.

Europol agentziarekin elkarlanean egin dute urte eta erdi iraun duen operazioa, eta atxilotuetako bat Ipar Euskal Herrian bizi den gipuzkoar bat da, Guardia Zibilak jakinarazi duenez. Gipuzkoan eta Lapurdin aingira trafikoa egitea leporatzen dio Guardia Zibilak; azaldu du maiatzean Oiartzunen (Gipuzkoa) erregistro «garrantzitsu» bat egin zutela.

Operazio hori Europolek 2016an abiatutako Askea IV-Lake polizia operazioaren parte da. Guztira, Europako Batasunean 256 lagun atxilotu dituzte aingira trafikoagatik, eta, guztira, 25 tona aingira konfiskatu dituzte. Donostiako Intxaurrondoko kuartelean egindako prentsaurrekoan, Guardia Zibilak esan du polizia operazioa «ikusgarria» izan dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.