52 urteko gizonezko bat hil da gaur Errenterian, Herriko Enparantzako etxebizitza batek su hartuta. 20:20 aldera, larrialdi zerbitzuek sutearen abisua jaso dute. Suhiltzaileak hara bertaratu dira, eta biktima etxebizitzatik bizirik ateratzea lortu dute, baina, hura suspertzen saiatu diren arren, handik gutxira zendu da.
Sutearen ondorioz, udaltzainek eta suhiltzaileek etxebizitza horren inguruko kaleak eta erdiguneko plazatxo bat hustu behar izan dituzte. Ertzaintzak ikerketa abiatu du sutea zerk eragin duen ikertzeko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra
Gizon bat hil da Errenterian, etxeak su hartuta
Hiriaren erdigunean gertatu da ezbeharra. Ertzaintzak ikerketa bat hasi du sutea zerk eragin duen argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu