Eguraldia

Kazkabar ekaitz handia izan da bart Fiteron, Cintruenigon eta Corellan

Meteorologia agentziek ohartarazi dute litekeena dela gaur ere ekaitza egitea, eta alerta hori ezarri dute. Bihar isurialde atlantikoan egingo duela iragarri dute.

Fiteroko kaleetan pilaturiko kazkabarra, sare sozialetan zabalduriko irudi batean. BERRIA
2023ko irailaren 10a
11:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Irudi ikusgarriak utzi ditu bart Nafarroako Erriberan eginiko kazkabar ekaitzak. Fiteroko kaleak izotz ibai bihurtuta ikusten dira sare sozialetan zabaldu dituzten bideoetan, eta txingorra kentzeko indusmakinak erabili behar izan dituztela.

Cintruenigon eta Corellan ere gogor jo du kazkabar ekaitzak, eta Erriberatik kanpo, Artaxoan ere bai. Fiteron, Cintruenigon eta Artaxoan, gainera, jaiak ospatzen ari dira egunotan.

Lizarraldean eta Sakanan ere asko egin du, baina, batez ere, euria. Lizarrako meteorologia estazioan metro koadroko 60,5 litro neurtu dituzte azken 24 orduotan, eta Aralarkoan, 28,8.

Gaurko ere, alerta horia ezarri dute AEMET meteorologia agentziak Nafarroako Erriberarako, eta esan dute litekeena dela ordu batean 15 litro egitea metro koadroko. Ohartarazi dutenez, bihar Atlantikoko isurialdean egingo du euria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.