Kalte handiak eragin ditu kazkabar ekaitzak Bizkaian eta Gipuzkoan

Emakume bat zauritu da Igorren (Bizkaian), eta trafiko arazo ugariren berri eman dute

Atzo Igorren bota zuen txingor alea. IKER USABIAGA
2023ko irailaren 11
20:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Euriak ez ezik, izotz puska mardulek erasan diete Bizkai eta Gipuzkoako zenbait udalerriri. Atzo arratsaldeko lehen orduan sartu da kazkabar ekaitza mendebaldetik, eta kalte handiak eragin ditu.

Igorren (Bizkaia), esate baterako, emakume bat artatu behar izan dute herriko osasun zentroan, txingorrak zaurituta. Autoetan ere ikusten dira izotzak eragindako kalteak.

Euri zaparradak ikusgarriak izan dira beste hainbat udalerritan ere: Diman, Aretan, Zornotzan, Mallabian, Iurretan, Ondarroan eta Eibarren, besteak beste.

Trafiko arazo ugari sortu ditu denboraleak. Eta errepidean ez ezik, aire trafikoan ere eragina izan du ekaitzak, Lanzarotetik Bilbora zetorren hegazkin batek Santanderren (Espainia) lur hartu behar izan baitzuen.

Bezperako iragarpen meteorologikoak gainditu ditu ekaitzak. Hori dela eta, abisu maila igo dute Euskal Herri osoan: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarria du 15:00etatik 22:00etara Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, «prezipitazio handiagatik».

Alerta bera ezarri dute Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ere, 50 litro ur pilatzeko arriskua dela eta. Abisu laranja ezarri du Aemet agentziak Nafarroako erdialdean eta iparraldean, 20:00ak arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.