Ingurumena

Anetoko glaziarraren azalera %64,7 murriztu da lau hamarkadatan

EHUko ikerlari batek parte hartu du Anetoko glaziarraren bilakaerari buruzko azterketa batean

gotzon hermosilla
2023ko irailaren 15a
15:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Aneto mendiko glaziarra (Huesca, Espainia) ez da oso handia, baina esangura berezia du Pirinioetako handiena delako, eta Europako hegoaldeko handiena ere. The Cryosphere aldizkariak glaziar horren inguruko ikerketa bat argitaratu du oraindik orain, eta datuak kezkagarriak dira: 1981etik 2022ra haren azalera %64,7 murriztu da, eta, gainera, izotz galera hirukoiztu egin zen 2022ko bero boladaren ondorioz.

EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko irakasle Eñaut Izagirre Estibaritzek parte hartu du aipatutako ikerketan. Horren helburua zen eskura dauden datu guztiak bilduz glaziarraren azalerak 1981etik 2022ra berreraikitzea eta, hortaz, izandako bilakaera ezagutzea.

Ikerlariek azaldu dutenez, azterketak agerian utzi du «glaziarraren egoera kritikoa»: laster batean glaziarra hiru zatitan banatzeko arriskua handia da, eta, gainera, 2021-2022 denboraldian izandako bolada bero eta lehorrak glaziarraren «degradazioa» ekarri zuen.

«Horrek arrisku handia dakar Anetoko glaziarraren iraunkortasunerako, eta egoera hori Pirinioetako gainerako glaziarretara ere zabal liteke nahiko denbora laburrean», erantsi dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.