Atletismoa

Dopatu zela aitortuta, Sidneyko dominak itzuli ditu Marion Jonesek

2007ko urriaren 9a
11:30
Entzun 00:00:0000:00:00
2000. urteko Olinpiar Jokoetan, Sidneyn, irabazitako bost dominak itzuli ditu Marion Jones atleta estatubatuarrak. Joan den ostiralean, dopatu egin zela aitortu zuen Jonesek, eta haren abokatu Henry DePippok agertu duenez, dagoeneko itzuli ditu dominak. Hala ere, ez du zehaztu noiz eta non itzuli dituen.

Olinpiar Joko haietan urrezko hiru domina (100 metro, 200 metro eta 4x400 metro erreleboetan) eta brontzezko bi (luzerako jauzia eta 4x100 metro erreleboetan) irabazi zituen.

Jonesen iragarpenak azken 8 urteetako atletismo lehiaketetako palmaresak berrikustera bultza ditzake nazioarteko kirol erakundeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.