Indarkeria matxista

Basauriko festetan sexu eraso bat izan dela salatu dute

Herriko udalak eta asanblada feministak sexu erasoa gaitzetsi dute. Gaur elkarretaratzea egingo dute, Pinceles plazan.

Basauriko festetako barraken gunea, atzo. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Berria
2023ko irailaren 30a
14:43
Entzun 00:00:0000:00:00

Basauriko (Bizkaia) San Migel jaietan emakume bati sexu eraso bat egin diotela salatu du herriko asanblada feministak. Azaldu dute sexu erasoa aurreko larunbat gauean gertatu zela. Sexu erasoa salatzeko, elkarretaratze bat egingo dute gaur, 18:00etan, Basauriko Pinceles plazan. «Feministok antolatuta gaude, eta autodefentsa feministaren bidez erantzungo dugu», nabarmendu du asanbladak.

Basauriko Udalak bat egin du gaitzespenarekin, eta elkarretaratzera batzera deitu ditu herritarrak: «Indarkeria matxistaren aurrean ez dugu inolako tolerantziarik izango, eta hori desagerrarazteko lanean jarraitzeko borondatea dugu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.