Zapatero: "Tresna guztiak erabiliko ditugu ETAren, eta hura laguntzen eta justifikatzen dutenen kontra"

2008ko martxoaren 7a
17:24
Entzun
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak gogor salatu du gaur Arrasaten izandako atentatua, eta azpimarratu du "Zuzenbide Estatuaren tresna guztiak" erabiliko dituztela "ETAren, eta hura laguntzen eta justifikatzen dutenen kontra". Alderdi eta eragile "demokratiko" denen "batasuna" eskatu du. "Denon artean bukatuko dugu ETA".

Haren iritziz, ETAk egin behar duena bakarra "desagertzea" da, eta erakunde armatuko kideen etorkizuna "kartzela baino ez da".

"Bagenekien ETAk mina sor zezakeela, eta gaur beste biktima bat eragin du. Baina ETA dagoeneko garaitua du demokraziak, eta gizartea isolatua dauka", esan du Zapaterok. "Gaurkoa erabateko ankerkeria da, oinarrizko eskubidearen kontra egin dutelako: bizitzaren kontra".

Une hau "beldurgarria" dela iritzi dio, eta Isais Carrascoren sendiak eta lagunek "espainiar denen pena eta sentimendua" dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.