Jose Luis Rodriguez Zapatero jarduneko presidente eta PSOEren hautagaiak irabazi ditu Espainiako hauteskundeak. Botoen %97,57 zenbatuta %43,69 dira sozialistentzat, 169 diputatu. Hala ere, hasierako zundaketek iragarritako gehiengo osotik -176 diputatu- urrun samar geratu da.
PPk, berriz, botoen %40,13 eskuratu ditu, eta 154 diputatu. Bozak ez irabazi arren, duela 4 urte baino emaitza hobeak izan ditu bai bototan (%40,10) bai diputatutan (154, 2004an baino 6 gehiago).
Euskal Herriko alderdiei dagokionez, EAJk ordezkari bat galdu du (7tik 6ra jaitsi da Bizkaikoa galduta). EAk galdu egin du bere diputatua (Gipuzkoan lortu zuen 2004an, eta PSEk eskuratu du orain), eta NaBaik eutsi egin dio bere diputatuari.
Katalunian, berriz, CiUk aurreko legegintzaldiko diputatu kopuru berari eustea lortu du; hots, 10 izango ditu. ERCk, aldiz, bost galdu ditu (8 diputatu izatetik 3 izatera igaro da).
IUk, berriz, botoen %3,82 eskuratu ditu, 2004an baino %1,1 gutxiago. Diputatu kopuruan ere beherakada nabarmena izan du: 2rekin geratu da, 3 galduta.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak