EAk dio EAJ-PSOE akordioak ez duela ekarriko bakea eta normalizazioa

2008ko martxoaren 15a
13:36
Entzun 00:00:0000:00:00
Unai Ziarreta EAko lehendakariaren ustez, EAJk eta PSOEk honek CiUrekin egindako akordioa egiten badute, "zintzilik dauden bi edo hiru eskumenen inguruan egindako akordio horrek ez du herri honetara ekarriko bakea eta normalizazio politikoa". Haren iritziz, EAJk "erabaki garrantzitsua du hartzeko: edo sakoneko arazoak konpondu edo PSOErekin akordio mota batera heldu".

EAk Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren proposamena "bultzatzen" segituko duela adierazi du Ziarretak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.