Rubalcaba: "ETA ahul dago eta bere batasuna indartzeko egiten ditu atentatuak"

2008ko maiatzaren 19a
12:43
Entzun 00:00:00 00:00:00
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak ez du uste ETA indartsu dagoenik, nahiz eta gaur beste atentatu bat egin duen erakunde armatuak. "ETA ahul dago, eta bere batasuna indartzeko eta bere jendearen morala handitzeko egiten ditu atentatuak", esan du Rubalcabak gaur, Zaragozan (Espainia). Orain aste batzuk bezala, ETA "indarkeria aro luze baterako" prestatu dela aitortu du.

Zaragozako Expo nazioarteko erakusketako segurtasun plana aztertzera joan da ministroa hara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!