PSE-EEk agindu du Estatutua "berritu" egingo duela

2008ko urriaren 25a
13:55
Entzun 00:00:0000:00:00
Gernikako Estatutuaren "gaurkotasuna" aldarrikatu du PSE-EEk gaur, Bilbon. "Euskadi plurala" aldarrikatu du Patxi Lopezek, Guggenheim museoan, eta Jaurlaritzako lehendakari bada -2009ko martxoan izango dira hauteskundeak-, Estatutua "berritu" egingo duela hitz eman du. Ez du, ordea, proposamenik aurkeztu.

Ahal den alderdi gehienen arteko "itunak" behar direla aldarrikatu du, filosofia hori "galduta" dagoela uste du, eta hori "berreskuratzen" saiatuko dela adierazi du.

Estatutuaren alde, Arabako Batzar Nagusietako presidente Jose Antonio Zaratek (PP) eta Gasteizko Udalak (PSE-EE) Estatuaren urteurrena gogoratuko dute Gasteizen, arratsaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.