Albistea entzun

Selekzioak

Selekzioaren izen historikoa 'Euskadi' dela azpimarratu du Azkaratek, eta Federazioari dagokiola erabakia hartzea

Euskal gizartearen gehiengoaren gogoa zazpi herrialdeetako jokalariz osatutako selekzioa ikustea dela erantsi du Jaurlaritzako bozeramaileak, eta 'Euskadi' izenak ez diela zazpi herrialdeei uko egiten.

Berria.info -

2008ko azaroak 14 11:43
Euskal selekzioaren izenaren inguruan futbolarien eta Euskadiko Futbol Federazioaren inguruan sortu den ika-mika dela eta, azken hitza eta erabakia Federazioarenak direla adierazi du Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura sailburuak. "Jaurlaritzaren iritzia da Federazioari dagokion erabakia dela, haren menpeko baita selekzioa. Historian, 70 urtez, selekzioaren izena Euskadi izan dela gogoratzera mugatzen naiz", esan du ETBn egin dioten elkarrizketan. Hain zuzen ere, Euskadi izenak erabateko zilegitasuna duela iritzi dio Azkaratek, batetik, historikoki hala izan delako, eta, bestetik, izen horrek ere zazpi herrialdeak biltzen dituela uste duelako. "Baditugu selekzioak Euskadi izenarekin jokatzen dutenak, Euskal Herriarekin, Euskal Selekzioarekin, errubian Euskarians izenpean... Beraz, zazpi herrialdeak Euskal Herriak bakarrik ordezkatzen dituela esatea, uste dut ez dela egia". Ildo horretatik, euskal gizartearen gehiengoaren nahia zazpi herrialdeetako jokalariz osatutako selekzioak ikustea dela onartu du Azkaratek, eta =iEuskadi=i hori gauza litekeela berretsi du: "Dudarik gabe daukagun selekzio historikoa da, duela 70 urte Agirre lehendakariaren borondatez sortua, eta =iEuskadi=i izan du izen historikoa". Jaurlaritza ez dela auzian sartuko erantsi du Azkaratek, eta Federazioari dagokiola erabakia hartzea. Nolanahi ere, egunotan aipatu da Federazioak EAJren eta Jaurlaritzaren presioak jasan dituela izenaren inguruan jarrera gogortzeko. Futbolarien idatziak ere presioak izan direla iradokitzen du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sebastian Coe World Athleticseko presidentea, iaz. ©Erik S. Lesser / EFE

Munduko Atletismo Federazioak debekatu egin die emakume transei nazioarteko lehiaketetan parte hartzea

Julen Otaegi Leonet

Emakumezkoen lehiaketak «babesteko» erabakia dela dio Sebastian Coe federazioko presidenteak; emakume transek zein sexu garapen desberdina duten kirolariak ezingo dute lehiatu nazioartean baldintza batzuk bete ezean.

 ©YOAN VALAT / EFE

Jonas Vingegaard izango da izar nagusia Itzulian

Beñat Mujika Telleria

Tourreko azken garailea Euskal Herriko errepideetan izango da. Daniel Felipe Martinez iazkoa berritzen ahaleginduko da. Mikel Landa, Peio Bilbao eta Ion Izagirre ere ariko dira.

Darius Thompson eta Yakuba Ouattara baloia heldu nahian. ©DAVID AGUILAR / EFE

Gaur hasiko da Baskoniaren azken esprinta Euroligako kanporaketetan sartzeko

Beñat Mujika Telleria

Gaur hasiko da Baskoniaren azken esprinta Euroligako kanporaketetan sartzeko bidean. Nahiz eta sasoi hasieran helburutzat ez hartu, arabarrek eskura dute kanporaketetan aritzea, baina zenbait arlotan hobetu beharko dute horretarako.

Aurrean, Ane Elexpuru; atzean, ezker-eskuin, Jone Amezaga eta Sara Ortega. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Belaunaldi berri baten hiru ertz

Ainara Arratibel Gascon

Athleticeko harrobiko harribitxietako hiru dira Sara Ortega, Ane Elexpuru eta Jone Amezaga. Bigarren taldeko fitxa duten arren, dagoeneko utzi dute arrastoa lehen taldean. Zelaian erakutsi ohi duten naturaltasuna dute handik kanpo.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...