EAJk futbolariei euren jarrera "pentsatzeko" eta ezker abertzalearen "iruzurrean" ez erortzeko eskatu die

2008ko azaroaren 14a
15:19
Entzun
EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek "euskal selekzioen ofizialtasuna lortzeko bidean "izenaren eztabaida "antzua, artifiziala eta kontrako eragina egiten" duela sortutako eztabaidak. Ortuzarrek gainera, futbolarien ekimena "protestaldia baino, xantaia dirudi". Futbolariei euren jarrera "berriz pentsatzeko" eskatu die Ortuzarrek eta "ezker abertzaleak jarri dien tranpan ez erortzeko". Gaineratu duenez, "izen-kontuegatik eztabaidatzea ez du merezi. Selekzio ofizialik nahi ez duenekin egin behar dugu hori".

Bere alderdiko gazte erakundeak, EGIk, jokalariek Euskadi izena duen taldearekin ez jokatzea deitoratu du eta Espainia eta Frantziakoekin berdin egiteko erronka bota die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.