Langile bat larri zauritu da Cordovillan, lanean ari zela elektrokutatuta

2009ko otsailaren 9a
19:18
Entzun
58 urteko langile bat larri zauritu da gaur Iruñerrian, zehazki Cordovilla herri ondoan, hango argindar estazioan lanean ari zela elektrokutatuta. Goizean gertatu da ezbeharra, eta langileak bere gorputzeko %50ean jasan ditu erredurak. Lankideek beraiek deitu diete larrialdi zerbitzuei, eta ANE Larrialdirako Nafarroako Agentziak Iruñeko suhiltzaileak bidali ditu, medikalizatutako anbulantzia batekin.

Handik oso kilometro gutxira dago Iruñeko Bideko Ama Ospitalea, eta hara eraman dute hasieran. Halere, zaurien larria ikusirik, helikopteroz Barakaldoko Gurutzeta ospitalera (Bizkaia) eramatea erabaki dute medikuek. Nafarroako Gobernuaren helikoptero bat erabili dute langile zauritua hara eramateko.

Foruzainak, bitartean, istripua nola gertatu den ikertzen ari dira, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.