Albistea entzun

donostiako Zinemaldia

Krisiaren neurrira egindako zinemaldia

Finantza krisia dela eta egun bat gutxiago iraungo du aurten zinemaldiak; irailaren 18an hasiko da eta 26an amaitu. Besteak beste, Richard Brooks zuzendari estatubatuarrari eskainitako atzera begirakoa egingo dute.
Donostiako 57. Zinemaldiko kartela.
Donostiako 57. Zinemaldiko kartela.

Berria -

2009ko maiatzak 8
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 57. edizioak irailaren 18an hasi eta 26an amaituko da. Beste urteetan baino egun bat gutxiago iraungo du zinemaldiak. Finantza krisia dela-eta hartutako neurria da hori. Gainera Kutxak inoiz baino diru-laguntza handiagoa emango dio zinemaren jaialdiari. Ohiko moduan, Sail Ofizialak, Zabaltegik eta Horizontes Latinos sailak osatuko dute Donostiako Zinemaldiaren ardatz nagusia. Sail Ofizialean hamabost film inguru izango dira, Urrezko Maskorra eta lehiaketa ofiziala osatzen duten gainerako sariak eskuratzeko lehian. Aurten Richard Brooks (1912-1992) zuzendari estatubatuarrari eskainitako atzera begirakoa egingo dute. Horrez gain, Frantziako zinema berrienak ere bere tartea izango du zinemaldian. Besteak beste, Frantzian sortzen eta elkartzen ari diren talentu berritzaileen lanak erakutsiko dituzte. Zabaltegi eta Horizontes Latinos atalez gain, egitarauaren barruan beste hainbat ekimen ere izango dira; esate baterako, Made In Spain, Euskal Zinemaren Panorama, Zinema Eraikitzen, Zinema Mugimenduan eta Zinema Eskolak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nerea Garmendia ETB2ko 'Gente seria' bakarrizketa saioan. ©EITB

«Betidanik eduki izan dut umorea presente; zoriontsu egiten nau»

Kerman Garralda Zubimendi - Gipuzkoako Hitza

Aktore lanetan hasi zen Nerea Garmendia, baina interpretazio munduko beste adar batzuetara egin du jauzi: aurkezle, bakarrizketalari... «Guztietan gozatzen dut». Era batera edo bestera, ikusleen irribarrea du xede.

 ©JOSEPH PHILLIPS

Dantzaren sektoreko profesionalen prekaritatea, agerian

Ainhoa Sarasola

Dantzaren sektoreko profesionalen prekaritatea agerian jarri du ikerketa batek. Aldizkakotasun handia, ordain apalak eta beste lan batzuetan jardun beharra nabarmentzen dira, besteak beste, datuen artean. Aurrera egiteko bide malkarra azaldu dute profil desberdineko hiru dantzarik.

The Arcs taldeko kideak Richard Swiftekin (eskuinean, zutik) batera. ©BERRIA

'Electrophonic Chronic': The Arcsen omenaldia Richard Swifti

Aitor Biain

Debuteko lana eman eta zortzi urtera kaleratu du The Arcsek bigarren diskoa: ‘Electrophonic Chronic’. 2018an hil zen Richard Swiftekin grabatutako kantuen bilduma bat da.

 ©BERRIA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...