Ezker abertzaleak ukatu egin du hautagaitzaren atzean dagoela

2009ko maiatzaren 14a
17:50
Entzun 00:00:0000:00:00
Ezker abertzaleak kritikatu egin du Espainiako Gobernuak eta Fiskaltzak Iniciativa Internacionalista inpugnatu izana, eta bera hautagaitza horren atzean ez dagoela adierazi du. Haren arabera, Gobernua "jazarpen ideologikoa, politikoa eta pertsonala" burutzen ari da.

Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetara begira, Euskal Herriaren Alde plataforma bultzatzea izan da ezker abertzalearen xedea, berak gaur prentsa oharrean aitortu duenez, baina Ipar Euskal Herrian baizik ez du gauzatu. "Izan ere, besteek alderdi interesak jarri dituzte herri interesen aurretik".

EA eta Aralar ere inpugnazioaren aurka agertu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.