ekoNOMIA

Espainiako Lan ministroak dio oraindik ez dagoela EAEko enplegu politika aktiboen edukiaz akordiorik

Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak irailaren 7an jakinarazi zuen "oinarrizko akordioa" lortu zuela Espainiako Gobernuarekin. EAJk hori zertan den galdetu dio gaur Corbachori, Kongresuan.

2009ko irailaren 16a
12:56
Entzun 00:00:0000:00:00
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enplegu politika aktiboak jasotzeko irailaren 7an "oinarrizko akordioa" egin zutela jakinarazi zuten arren Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuak, gaur Celestino Corbacho Espainiako Gobernuko Lan ministroak adierazi du oraindik ez dagoela eskumenaren edukiaz akordiorik. "Negoziatzen segitzen dugu", esan du Kongresuan, Emilio Olabarria EAJko parlamentariaren galderari erantzunez.



Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak eta Manuel Chaves Espainiako hirugarren presidenteorde eta Lurralde Politikako ministroak eman zuten duela bederatzi egun akordioaren berri, eta urtarrilaren 1etik aurrera izango du EAEko gobernuak eskimena. Ez zuten zehaztu zenbat diru eskuratuko duen Jaurlaritzak eskuduntzaren truke, baina gauzatzeko bidea "kontzertu ekonomikoa eta kupoa" izango direla ziurtatu zuen Lopezek.

"Negoziazioek zer ematen duten jakiteko itxaron egin behar dugu", esan du gaur Corbachok. Olabarriaren ustez, erantzun hori "enigmatikoa" da, "Chaves zer negoziatzen ari den jakin beharko lukeelako". Lan ministroak pazientzia izateko eskatu dio, eta autogobernua indartu egingo dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.