Ekonomia

Kutxak 103,2 milioi euroko irabazia izan zuen iaz

Etekina 2008an baino %29,3 murritzagoa izan zuen; bertzeak bertze, krisiaren ondorioz diru kopuru bat aurreztea erabaki zuelako.

2010eko urtarrilaren 22a
16:22
Entzun
Nahiz eta krisi garaia izan, Kutxak 103,2 milioi euroko irabazia izan zuen joan den urtean. 2008arekin alderatuta, etekina %29,3 murritzagoa izan da. Gipuzkoako aurrezki kutxak jakinarazi duenez, krisiaren eraginez diru kopuru bat aurreztea erabaki du, eta horrek eragin du irabazien murrizketa.

Berankortasun tasari dagokionez, 2009an %2,8koa izan zuen Kutxak. Aurrezki kutxen batez bertzekoa %5,26koa zen azaroan.

Gizarte ekintza arloan, 3.591 jarduera sustatu zituen iaz, denera 88,2 milioi euro bideratuta. Diru kopuru horretatik, 55 milioi osasun arloko ekintzetara bideratu zituen, 17,45 milioi kultura eta aisialdi arlokoetara, 13,68 milioi hezkuntza, ikerkuntza eta berrikuntzara, eta 2,5 milioi ingurugiro programetara.

Kutxak 2009ko ekainean zituen baliabide propioen balioa, 2.277 milioi eurokoa zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.