Albistea entzun

mendia

Hamalaugarren zortzimilakoa lortu du Edurne Pasabanek

Euskal Herrian 7:30ak zirela heldu da Shisha Pangmara, eta martxa onean doaz behera. Munduko hamalau mendirik handienak igotzen bigarren emakumezkoa da. Aurreneko zortzimilakoa 2001eko maiatzean igo zuen: Everest.

Berria -

2010eko maiatzak 17
Edurne Pasabanek (Tolosa, 1973) munduko hamalau zortzimilakoak baditu dagoeneko. Gaur lortu du hamalaugarrena: Shisha Pangma (8.027 metro). Euskal Herrian 7:30ak eta han 11:30ak zirela heldu da tontorrera; besteak beste, Alex Txikon eta Asier Izagirre euskal mendizale eta =iAl Filo de lo Imposible=i Espainiako telebista saioko taldekideekin -Juanra Madariaga ere heldu da, beste espedizio batean-. Ondo daudela adierazi dute. "Guztiei eskerrak" eman dizkie tolosar mendizaleak, "baita bidean geratu diren denei ere". Munduko hamalau mendirik handienak igotzen bigarren emakumezkoa da, hala, Pasaban. =lOh Eun-Sun hegokorearrak joan den apirilaren 27an==http://paperekoa.berria.info/kirola/2010-04-28/022/004/oh_eun_sunen_hamalaukoa_annapurna_igota_zortzimilakoen_zerrenda_osatu_du_korearrak_pasabani_aurrea_hartuta.htm=l erdietsi zuen, Annapurnako gaina zapalduta. Haren lehen zortzimilakoa 1997an iritsi zen: Gasherbrum II. 21. mendizalea izan zen Oh Eun-Sun hamalau zortzimilakoak igotzen, eta lehenengo emakumea. Marka hori lortzen aurrena Reinhold Messner izan zen, duela 24 urte. Aurreneko euskal herritarra, Juanito Oiarzabal, 1999n. Pasaban-eta bart hirugarren kanpamendutik abiatu dira eta zazpi bat orduko bidea izan dute goraino iristeko. Lehen ere saiatuta zegoen Shisha Pangman, lau aldiz. 8:50erako mendiko lepora jaitsi dira, parterik zailena eginda, eta geroago iritsi dira hirugarren kanpamendura (7.300 metro). Hor trasteak hartu eta behera jaisten segitzea erabaki dute; baliteke gaur bertan ailegatzea beheko kanpalekura. =bPasabanen zortzimilakoak=b =b- Everest (8.848 metro).=b 2001eko maiatzaren 23an. =b- Makalu (8.465).=b 2002ko maiatzaren 16an. =b- Cho Oyu (8.201).=b 2002ko urriaren 5ean. =b- Lhotse (8.516).=b 2003ko maiatzaren 26an. =b- Gasherbrum II (8.035).=b 2003ko uztailaren 19an. =b- Gasherbrum I (8.068).=b 2003ko uztailaren 26an. =b- K2 (8.611).=b 2004ko uztailaren 26an. =b- Nanga Parbat (8.125).=b 2005eko uztailaren 20an. =b- Broad Peak (8.047).=b 2007ko uztailaren 12an. =b- Dhaulagiri (8.167).=b 2008ko maiatzaren 1ean. =b- Manaslu (8.156).=b 2008ko urriaren 5ean. =b- Kangchenjunga (8.586).=b 2009ko maiatzaren 18an. =b- Annapurna (8.091).=b 2010eko apirilaren 17an. =b- Shisha Pangma (8.027).=b Gaur.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Rojas, gaur, egin duen marka erakusten duen markagailua atzean duela. ©Christian Bruna / EFE

Yulimar Rojasek jauzi hirukoitzeko munduko errekorra hautsi du

Paulo Ostolaza

Venezuelarrak 15,67 metroko saltoa egin du. Aurreko markak 26 urte zeramatzan indarrean, 1995etik. Altuera jauzian urrea elkarbanatu dute Mutaz Essa Barximek eta Gianmarco Tamberik.

Marcell Jacobsentzat urrea 100 metroetan

Marcell Jacobsentzat urrea 100 metroetan

Ainara Arratibel Gascon

Atzetik aurrera etorrita 9.80ko denbora egin du, eta hala Usaint Bolten lekuako hartu du. Bigarren izan da Fred Kerley (9.84) eta hirugarren Andre de Grasse (9.89).

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna