Albistea entzun

Lehen instituzio nazionala

 

Berria -

2010eko maiatzak 18
(Oihana Elduaien) Euskal Herriak ez zeukan instituzio nazionalik, harik eta 1999ko irailaren 18an Udalbiltza sortu zen arte. Lizarra-Garaziko akordioa indarrean zela sortu zuten erakundea 1.778 udal hautetsik. Batik bat EAJkoak, EHkoak, EAkoak, ABkoak eta independenteak ziren hautetsi horiek, eta Bilboko Euskalduna jauregian batu ziren Udalbiltza sortzeko. Ia aho batez hartu zuten erabakia. Bost helburu zehaztu zituzten bilera hartan. Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzea zen aurrena; Euskal Herriaren egituraketa politikoa eraikitzeari laguntza ematea; nazio eraikuntza bultzatzea; herrialde guztietako udalerrien arteko harremanak eraikitzen laguntzea; eta nazioartean Euskal Herria nazio berezkoa eta desberdindua dela adieraztea. Batzarraren ostean lan batzordeak osatu zituzten, eta 2000. urterako Kudeaketa Egitasmoa osatu zuten. Instituzioari izaera juridikoa emateko kultur elkarte pribatu bat osatu zuten, Batzorde Eragileko kideak parte zirela. Hasiera hartan batasun irudi handia eman zuen Udalbiltzak, baina Lizarra-Garaziko akordioaren ilusioekin batera joan zen gainbehera batasun hori ere. Izan ere, 2.000. urteko udan Biltzar Nagusia atzeratzea erabaki zuten, egunik jarri gabe, Batzorde Eragilean gehiengoa osatzen zuten EAJko zein EAko hautetsiek. ETA jarduera armatura itzulita zegoen ordurako. Urtarrilaren 21ean egin zuen aurreneko hilketa. Pedro Antonio Blanco, Teniente Koronela hil zuen. =bAurrera jarraitzeko apustua=b EAJko eta EAko hautetsiek udako Biltzar Nagusia atzeratzeko ahalegina egin ostean biltzar hori aurrera ateratzen ahalegindu ziren EHko eta ABko hautetsiak. Egoera horretan, biltzarra deitzeko sinadurak biltzeari ekin zion Udalbiltzaren Aldeko Hautetsien Mugimenduak. 2001eko otsailaren 24an egin zuten bilera. 1.000 hautetsi ingururen sostengua lortu zuen batzarrak, eta 700 hautetsi inguru izan ziren bertan. Sorrerako oinarriak berretsi zituzten, eta beste bost erabaki hartu zituzten. Euskal Herriaren oinarrizko diagnostikoa onartu zuten, barne araudia osatzeko agindua eman zioten Batzorde Eragileari; 2001erako ekintza egitasmoa eta aurrekontua onartu zituzten; =iEuskal Herriko naziotasun aitormena=i dokumentua bideratzeko konpromisoa hartu zuten; eta horretarako guztirako Batzorde Eragile berri bat osatu zuten. Udalbiltza partzuergoa ere sortu zuten urte berean, egitasmo, giza baliabide eta bitartekoak kudeatzeko. Hainbat egitasmo garatu zituzten 2002an, besteak beste, Euskal garapen eta Kohesio Fondoa sortu zuten, =iZuberoa garatzen=i ekimenarekin lotuta; =iEuskal Herrian bakerako bideak garatzeko engainamendua=i eta =iEuskal Herria Demokrazia eta bakerako Bidean=i proposamenak egin zituzten, elkarrizketaren bidezko konponbidearen alde; Euskal Herriko eskubideen agiria idatzi zuten; eta Herrien Eskubideen Aldeko Nazioarteko Konferentzia antolatu zuen, Kursaalean. 2002ko azaroan egin zuten IV. Biltzar Nagusian onartu zuten Eskubideen agiria, eta Nazio Eztabaida Gunea ere sortu zuten eztabaidarako. 2003ko apirilaren 26an Ezohiko Biltzarra egin zuen Udalbiltzak, ezker abertzalearen hautagaitza zerrendak baliogabetzeko Espainiako Gobernuak martxan zuen dinamika aztertzeko. Handik hiru egunetara, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek Udalbiltzaren kontra jo zuen, zortzi lagun atxilotuz eta egoitzak itxiz.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eraldaketan eragile eta bidelaguna izatea da EMUN kooperatibaren asmoa, enpresa, erakunde eta gizarte eragileekin batera eraldaketarako bideak irekitzen laguntzea. Irudian, EMUN kooperatibako kide batzuk. ©EMUN

Norbera eraldatzea bestearengan eragiteko

Emun

Bezeroari hobeto erantzuteko eta emunkideak ahalduntzeko bere antolamendua eraldatzeko zereginean dihardu EMUN kooperatibak.

Be Veggie, Euskadiko jaialdi beganoa

Be Veggie, zure hitzordu beganoa

Ficoba

Ficoba fundazioak bultzatutako eta antolatutako Be Veggie jaialdi beganoaren hirugarren aldia abian da. Ohi bezala, Ficoban izango da, abenduaren 4tik 6ra, abenduko zubiarekin bat eginez.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.