EPAIAREN PASARTE ESANGURATSUAK

2011ko urtarrilaren 20a
18:33
Entzun
Gomez Bermudez, Fernandez Prado etaSaez Valcarcelen epaian badira hainbat pasarte esanguratsu. Hona horietako zenbait:

"Zilegi da bide baketsuak erabiliz ideia guztien defentsa —baita sezesionista eta subiranistena ere—eta haiei dagokien proiektu politikoen garapen eta defentsa. Horrek ez du arau konstituzionalaren aurkako erasorik adierazten, eta ezin da horregatik herritarren edo hautetsien batzar bat legalitate alternatibotzat jo":

"Ondorio logikoa da ETAk data horretan ez duela Udalbiltza kontrolatzen, eta, beraz, Udalbiltza ETAren proiektua dela dioen hipotesiak ez du balio. Hautetsien batzarra ideia eta proiektu abertzalea da, besterik gabe, ez proiektu terrorista:

"Talde politiko, koalizio, hautesle elkarte edo hauteskundeetan parte hartzeko beste bide batzuen ilegaltasunak ez du nahitaez adierazten haren sustatzaile, bultzatzaile edo koordinatzaileak erakunde terrorista bateko kide edo laguntzaile direnik; hau da, Alderdien Legearen eta ondorio penalek ez daukate kausa-ondorio harremanik".

"Berriro ere zuzenbidean onartezina den ondorio bat atera nahi da, hau da, ekintza edo ekimen batean parte hartzen badute gerora ETArekin zerikusia izateagatik inputatu edo zigortu diren pertsonak, kutsadura bidez, haiekin harremana duen guztia ETA dela".

"Ondorioz, ez da frogatu Udalbiltza ETAren proiektua denik edo talde kriminalaren kontrol edo zuzendaritzapean dagoenik. ETAk bere delitu jarduera justifikatzeko aldarrikatzen dituen helburuak eta Udalbiltzarenak bat etortzea edo sintonia izatea ez da delitua".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.